Hirugarren postuan sailkatu da Orioko trainerua ligako lehen estropadan

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 17a

Atzo eguerdian TKE ligako lehen estropada jokatu zuten Bartzelonan (Herrialde Katalanak) Orioko eta Zumaiako taldeek beste hamar traineruekin batera eta oriotarrek hasiera ona eman diote denboraldiari, iaz bigarren mailan jokatu ondoren, indarrez hasi baitute denboraldia. Oriotarrak hirugarren postuan sailkatu ziren, Basque Country Bandera irabazi duen Urdaibaiko traineruarengandik 12 segundu eskasera. Bestalde, zumaiarrak 11. postuan sailkatu ziren Bartzelonako norgehiagokan. Zumaiako Arraun Elkartetik azaldu dutenez, "euren lehen helburua bete dute, talde bat atzean uztea alegia". Hemendik aurrera, 10. postuan sailkatu den Pedreñari aurrea hartzea izango da zumaiarren asmoa. SAILKAPENA
  • Urdaibai 19:51,54
  • Kaiku 20:00,72
  • Orio 20:04,08
  • Hondarribia 20:09,90
  • San Pedro 20:10,50
  • Tiran 20:10,70
  • Portugalete 20:13,02
  • San Juan 20:16,54
  • Astillero 20:33,54
  • Pedreña 20:40,56
  • Zumaia 20:54,10
  • Castreña 21:00,82

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide