Ostiralean, Zumaiako Estazio auzoko sanpankrazioak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko maiatzaren 23a

Herri kirolak izango dira igandeko ekitaldirik garrantzitsuena. (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Egitaraua Maiatzak 24, ostirala
  • 23:00. Rock kontzertuak, The Grace of Dyonisus, Vostok 108 eta Tribute to Barricada taldeen eskutik.
Maiatzak 25, larunbata
  • 12:00. Festak iragartzeko txupinazoa.
  • Jarraian. Haurrentzat jolasak.
  • Ondoren. Pintxo poteoa Lagun Artea tabernan eta txosnen artean.
  • 16:30. Mus Txapelketa.
  • 18:30. Haurrentzat txokolate-jana.
  • 19:00. Sagardo dastaketa eta pintxo jana.
  • 20:00etatik aurrera. Egan taldearen kontzertua.
Maiatzak 26, igandea
  • 10:30. Hamaiketakoa.
  • 12:00. Harri froga. Parte-hartzaileak: Arroako Juan Jose Aginagaldek, Elorrioko Jon Lazkanok eta Zumaiako Aitor Manzisidor.
Azken astetako joera jarraituz astebururako eguraldi txarra iragarri badute ere, Zumaian ez da jai girorik faltako bihartik igandera bitartean. Izan ere, San Pankrazio Jaiak ospatuko dituzte Zumaiako Estazio auzoan eta festa gosez diren zumaiarrak eta inguruko herritako herritarrak festa giroa eta parrandarako aukera aproposa izango dute bertan biltzen badira. Urtean zehar Larunbata izango da asteburuko egunik garrantzitsuena, nahi dutenek eguerditik gauera arte parranda giroan murgiltzeko aukera izango baitute Estazkoko Festetan. Sagardo eta pintxo dastaketa, konzertuak, haurrentzako jolasak eta txokolatada antlatu dituzte egun horretarako; beraz, denek izango dute zer egina bertan. Igandean, berriz, herri kirolak izango dira progatonista.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide