Ardantzabideko konpostagunea (Argazkia: Zumaiako Udala)
Dagoeneko abian dago Ardantzabide auzoko konpostagunea. Larunbat goizean jarri zuten martxan, auzotarrekin egindako bilera informatibo batekin. Gunea modu egokian erabiltzeko ikastaroa egina zuten bizilagunek aurretik.
Ardantzabidekoarekin, sei dira Zumaian sortu dituzten konposta guneak. Jakinarazi dutenez, herriko 106 familiak eman dute izena, guztira. Zumaiako Udaletik gogoratu dute auzo konposta egiteagatik hondakinen tasan beherapena izango dutela herritarrek. Hori dela eta,interesa dutenek udaletxera jo beharko dute eskaera egitera.