Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriuso, Geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilario, Debako alkate Maider Zubikarai eta Mutrikuko alkate Joseba Palenzuela.
Europako Geoparkeen III. Astea
Maiatzaren 28a, asteartea.
- 19:00etan, Zumaiatik Mexikora: dinosaurioen desagerpenaren gakoa hitzaldia emango du Jose Antonio Arz Zaragozako Unibertsitateko ikertzaileak Algorri Interpretazio Zentroan .
- Ibaialde erakusketa zabalduko dute Algorri Zentroan ekainaren 4ra bitartean.
Maiatzaren 29a, asteazkena.
- 19:00etan, Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara ekimena aurkeztu du Alondegian Jon Maiak bertsolariak.
Maiatzaren 31, ostirala.
- 18:00etatik aurrera, haurrentzat tailer geologikoa izango da.
Ekainaren 4a, asteartea.
- 19:00etan, Zumaiako interesgune Geologikoak Geoparkean, gure ondare geologikoa zaindu eta ezagutzeko modurik errezena hitzaldia emango du Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak Algorri Zentroan.
Ekainaren 8a, larunbata.
- 09:00etan hasita, Asier Hilario eta Leire Barriusorekin mendi irteera eta hitzaldia antolatu dituzte. Bertan parte hartzeko Zumaiako Turismo Bulegora, 943-14 33 96 telefono zenbakira hots egin behar da.
Larunbatean hasi eta ekainaren 18a bitartean Europako Geoparkeen III. Astea egingo dute Zumaia, Deba eta Mutrikun, eta bertako ondare naturala, geologikoa eta kulturala herritarrei gerturatzeko egitarau zabala antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. «Geoparkeen Astea Europako Geoparke guztietan ospatuko da aldi berean, eta bakoitzak gure ondarea herritarrengana hurbilduko dugu», azaldu dute antolatzaileek.
Geolo Eguneko irudi bat (Argazkia: Miriam Romatet)
Aurtengo berrikuntza
Aurtengoan berrikuntza bezala Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara ekimena aurkeztu dute. Horren bidez Geoparkeko hiru herrietako euskarazko ahozko ondarea ezagutarazteaz gain, «bertako euskaldun zaharrek oraintsu arte izan dituzen ohitura eta bizimodua» erakutsi nahi dute. Horretarako Zumaia, Deba eta Mutrikuko herritarren euskarazko testigantzak jaso dituzte hiru bideotan, Ahotsak ekimenaren baitan. Itsasoa, Ohiturak eta sinesmenak, eta nortasuna gaiak jorratuko dituzte hiru ikus-entzunezkoetan.
Egitarau osoa www.geoparkea.com webgunean eskuratu dezakete herritarrek.