Elkartasun erakustaldi batekin hasiko dute ‘Maiatza dantzan’ Zumaian

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko maiatzaren 3a

Maiatzak 4, larunbata
  • 17:30. III. Dantzara: Zumaia Nava Jeevanentzat dantzan! elkartasun ekimena, Maria eta Jose aretoan. Sarrerak Turismo bulegoan, hiru euroan.
Maiatzak  11, larunbata
  • 19:30.  Dantza erakustaldiak  Alai auzoan. Dantza neoklasikoa eta garaikidea Pavis Beirasen eskutik, eta  Janire Bracamonteren eskutik, berriz, funkya.
Maiatzak  18, larunbata
  • 19:30.  Dantza erakustaldiak  Amaiako plazan: ballet eta dantza modernoa Celine Illarramendiren eskutik, eta sabel dantza, Amancay Gaztañagaren eskutik.
Maiatzak  23, osteguna
  • 19:00.  Kalejira.
  • 19:30.  Txori Txiki musika eta dantza eskolaren eskutik, euskal dantzak, Beheko plazan.
Maiatzak  25, larunbata
  • 22:30.  Kalejira Erribera kalean.
  • Ondoren.  Astindu Dantza elkartearen eskutik, Broadway Cabaret musikala, Torreberri eraikinean.
Alima ekialdeko dantza taldeak hartuko du parte, besteak beste, III. Dantzara ekimenean bihar (Argazkia: Alima) Zumaiako Astindu dantza taldeak Maiatza dantzan antolatu du bigarren urtez, Udal Musika Patronatuaren babesarekin. Ildo horretatik, hilabete osoan askotariko dantza erakustaldiak eskainiko dituzte. Bihar ekingo diote egitarau beteari, III. Dantzara: Zumaia Nava Jeevanentzat dantzan! elkartasun saioarekin. Nava Jeevanek Indiako hiru proiektutan hartuko du esku aurten; Asha umezurztegia, Ankur eskola eta NavaChetna hezkuntza zentroari lagunduko die, hain zuzen. «Ilusio handia dugu haur  eta emakume talde bati lagunduko diogulako», jakinarazi dute.  Hori bultzatzeko dantza saio berezia eskainiko dute, beraz, Maria eta Jose ikastetxean, 17:30etik aurrera. Besteak beste, ekialdeko, euskal, areto eta Sevillako dantza, kapoeira eta dantza neoklasiko zein garaikide erakustaldiez gozatzeko aukera izango da. Horrez gain, hilaren 25ean egingo duten Broadway Cabaretaren aurrerapena ere eskainiko dute bihar. Sarrerak Turismo bulegoan egongo dira salgai, hiru euroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide