Zabor poltsa urdinak ikus daitezke leihoetan zintzilik (Leire Ventas/Hitza)
«Atez ateko hondakin bilketaren aurkako plataformak 4.000 sinaduratik gora jaso arren, Zumaiako Udala eta Urola Kostako Udal Elkartea sistema ezartzeko pausoak ematen» ari direla salatu du plataformak. Horregatik, protesta moduan zabor poltsak balkoietatik eta leihoetatik zintzilikatzera deitu ditu zumaiarrak. Hala egin dute Zumaiako hainbat etxetan.