34.827 erosketa egin dituzte kostako herritarrek ontzi berrerabilgarria

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko otsailaren 21a

Ontzien banaketa
  • Aia: 185
  • Getaria: 600
  • Orio: 1.410
  • Zumaia: 2.000
  • Zarautz: 2.910
Erosketak ontziekin
  • Aia: 378
  • Getaria: 3.481
  • Orio: 6.505
  • Zumaia: 6.536
  • Zarautz: 17.927
Ontzi berrerabilgarriak (Argazkia: Zumaiako Udala) Urola Kostako Udal Elkarteak eta Kutxa Ekoguneak Aia, Getaria, Orio, Zumaian eta Zarautzen Ontziratu zaitez! kanpaina martxan jarri zuen azaroaren erdira aldean, arrandegiko erosketetan ontziak erabili eta paper eta plastilkozko poltsen erabilpena murrizteko. Kanpainaren arduradunak gustura daude kanpainak lehen hiru hilabetetan lortutako emaitzarekin. Ontzien erabilpena «errotuz» Urola Kostako Udal Elkarteko eta Kutxa Ekoguneko arduradunek kanpainaren balorazioa ona dela jakinarazi dute. «Alde batetik, arrandegien parte hartzea eta ahalegina ona izan delako; eta bestetik, herritarrek kanpainari harrera ona egin diotelako» azaldu dute. Denera, 34.827 erosketa  egin dira ontziekin eta pixkanaka horien erabilera «errotzen joan da. Horrek paper eta plastikozko poltsen kontsumoan murrizketa esanguratsua dakar. Gure helburua herritarrak ontziak erabiltzera ohitzea da» adierazi dute. Ontziarekin egiten den erosketa bakoitzeko 7 gramo paper aurrezten da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide