Saharari buruzko erakusketa prestatu du Darahlik

Baleike 2013ko otsailaren 11

Mendebaldeko Sahararen aldeko erakusketa antolatu du Darahli elkarteak, otsailaren 16tik 28ra, Alondegian. Hemen daukazue erakusketaren egitaraua.

Mendebaldeko Sahararen aldeko erakusketa antolatu du Darahli elkarteak, otsailaren 16tik 28ra, Alondegian. Hemen daukazue erakusketaren egitaraua:Erakusketa nagusia
- Izenburua: Hodeien seme-alabak
- Gaia:Giza eskubideen egoera Mendebaldeko Saharan

Senidetze-txokoa
- Saharar familiek bidalitako karta eta argazkien montaia.

Ikusentzunezkoen txokoa
- Telebista, bideoa eta ordenagailua
- Argazkien pasea
- Dokumental ezberdinenen pasea

 Informazio-mahaia
-Darahli elkartearen eta gure proiektuen informazioa emango da.
- Bazkide berriak egin.
- Diru laguntzak jaso.
- Saharako apaingarriak eta oroigarriak erosteko aukera.
- 2013ko egutegiak eta errifen salmenta.

Noiz: otsailaren 16tik 28ra
Non: Alondegia
Ordutegia: Aste barruan, 18:00etatik 20:00etara; asteburuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide