Rikardo Peña zumaiarra izendatu dute Pasaiako Portuko zuzendari

Onintza Lete Arrieta 2013ko otsailaren 5a

Rikardo Peña, artxiboko irudi batean (Aritz Mutiozabal/Hitza) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur goizean izendatu du Rikardo Peña Quintela Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak proposatu ondoren. Peña Zumaiako alkate  (EAJ) izan zen 1991 eta 2003 artean. Ordutik  enpresa bateko kudeatzailea da.  Itsasoa gertukoa du;  besteak beste Zumaiako kirol portua berak bultzatu zuen, eta  belaren eta nabigazioaren zaletua da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide