Sortu eratzeko prozesuko herri batzarrak bihar

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 25a

Eskualde osoan Sortu eratzeko prozesuko hirugarrengo herri batzarrak egingo dituzte bihar, eta hauetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Azkoitian 09:30ean hasiko dute batzarra, Elkargunean eta Azpeitian 10:00etan, Baigera I-eko hitzaldi aretoan. Bi kasuetan, antolaketaz eta funtzionamenduaz ariko dira. Getarian, Herri Eskolan bilduko dira, goizeko 09:30ean; Zarautzen, berriz, Arrano kabia kultur elkartean izango da saioa, 10:00etatik 14:00etara. Zumaiako Forondan ere hausnartuko dute Sortuk aurrerantzean izango duen antolaketa ereduaz eta funtzionamenduaz. Azken bilera hori, gainera, zuzenean jarraitu ahalko da Inpernupe tabernatik edota sortu.net webgunearen bidez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide