[caption id="attachment_55820" align="aligncenter" width="300"]

Elkarretaratzea egin dute gazteek Institutu aurrean. (Aiora Larrañaga HITZA)[/caption]
Hogei bat lagun bildu dira gaur goizean gaur bertan deklaratzekoak diren zortzi gazteei «babesik beroena» eskaintzeko. Auzipetuak Donostiako epaitegian deklaratzera deitu dituzte, 2008ko uztailean ertzainek identifikatu ostean. Erkibe eraikina okupatu eta bertan txikizioak eragin zituztelakoan daude auzipetuta. 80.000 euro eskatu dizkie eraikinaren jabe Zelaia familiak, kalte ordain gisa. Zumaiako Gazte Asanbladak deituta egin dute herritarrek elkarretaratzea, institutu aurrean.