Hamar egunez itxita egongo da Getaria eta Zumaia arteko errepidea

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 18a

Hamar egunez itxita egongo da Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepidea. Azken egunotako euri eta haizetea medio, luizia izan da kostako errepidean, 26. kilometroan zehazki. Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi dute errepidea garbitzeko lanetan ari dela eta hilaren 28rako zabalduko dutela aurreikusi du. Hori dela eta, trafikoa Meagatik edota Oikiatik bideratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide