Zumaiako batel estropada, bertan behera

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 18a

Bihar goizean Zumaian jokatzeko zen batel estropada bertan behera geratu da, eguraldi txarragatik. Hala iragarri du Gipuzkoako Arraun Federazioak. Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropada zen izatekoa, baina ez da jokatuko. Liga joan zen asteburuan zen hastekoa Mutrikun, baina eguraldi txarrak berriz galarazi zuen lehia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide