Aisialdiaren garaia iritsi da Zumaiara

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 4a

Urte berriarekin batera, hainbat ikastaro antolatu du Zumaiako Kultura Sailak: pintura, zeramika eta eskulan tailerrak, antzerkian trebatzekoa, sukaldari gisa hobetzekoa, txakurrekin bizitzen ikastekoa... Aurten, berrikuntza modura, Alberto J. Gorritiberea zinegileak Kontatu zure istorioa ikus-entzunezko ikastaroa emango du. Batzuk datorren aste hasieran hasiko diren arren, izena urtarrilaren 10a bitartean eman daiteke. Horretarako, edo informazio gehiagorako, Alondegia kultur etxera jo behar da. Zumaiako Udaleko Kultura Sailaren 2013ko ikastaroak
  • Pintura tailerra . Astelehenetan eta asteazkenetan, 18:30­etik 20:00etara; asteartetan eta ostegunetan 15:00etatik 16:30era. Urtarrilaren 7tik maiatzaren 30era. Hileko 25 euro balio du ikastaroak.
  • Oinarrizko Feng Shui-a. Larunbatetan 10:00etatik 12:30era. Urtarrilaren 19tik otsailaren 9ra. Ikastaro osoak 20 euro balio du.
  • Tai Chi-a . Asteazkenetan: hobekuntza, 18:00etatik 19:30era, eta oinarrizkoa, 19:30etik 21:00­etara. Urtarrilaren 16tik maiatzaren 29ra. Ikastaro osoak 60 euro balio du.
  • Eskulanak . Astearteetan eta asteazkenetan, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Urtarrilaren 8tik maiatzaren 29ra. Hileko 30 euro. Izena emateko, 687-40 74 96 telefonora deitu behar da.
  • Zeramika tailerra . Asteartetan eta ostegunetan, 18:30etik 20:00etara. Urtarrilaren 15etik maiatzaren 30era.  Hileko 25 euro.
  • Kontatu zure istorioa . Alberto J. Gorritiberearen eskutik, ikus-entzunezko tailerra. Asteartetan eta ostegunetan, 18:00­etatik 20:00etara. Urtarrilaren 15etik apirilaren 4ra. Prezioa: 80 euro (50 euro, Gazte Txartelarekin).  Urtarrilaren 10ean bilera, 18:00­etan, Forondan.
  • Antzerki tailerra . Ostiraletan, 20:00etatik 21:30era. Urtarrilaren 11tik maiatzaren 31 bitartean. Hileko 12 euro,12 eta 16 urte bitartekoentzat, eta hileko 22 euro, 16 urtetik gorakoentzat.
 
  • Emakumezkoen baserritar arropa josten . Asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era. Urtarrilaren 16etik martxoaren 20ra. Ikastaro osoak 30 euro balio du.
 
  • Oinarrizko sukaldaritza II . Asteartetan, 18:30etik 20:30­era. Urtarrilaren 15etik maiatzaren 28ra. Ikastaro osoak 75 euro balio du.
  • Sukaldaritza italiarra . Astelehenetan, 18:30etik 20:30era.Urtarrilaren 28etik apirilaren 15era. Ikastaro osoak 60 euro balioko du.
  • Txakurrekin bizitzen I . Asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara, eta larunbatetan, 12:00etatik 13:30era. Urtarrilaren 16tik martxoaren 20a bitartean. Ikastaro osoak 40 euro balio du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide