Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 20ko UROLA KOSTAKO HITZA-rekin argitaratutako Urtekaria-n akats bat dago, Kirol sailean, 7. orrian. Zumaiak ez duela igoera lortu aipatzen denean, honakoa jarri beharko luke: Zumaiak TKE ligan beste urtebetez mantentzea lortu du.
Bestetik, Zumaiako neskek Kontxako sailkapeneko estropada irabazi zuten, eta bigarrengo igandean ere estropada irabazi zuen (eta ez lehenengo igandean). Lehenengo igandean hau izan zen sailkapena: Galizia, Getaria Tolosa, Zumaia eta San Juan. Bigarrengoan, Zumaia, Galizia, Getaria-Tolosa eta San Juan. Hala, sailkapen orokorrean bigarren postuan geratu zen Zumaia, Galiziaren atzetik. Getaria-Tolosa berriz, hirugarren geratu zen.