[caption id="attachment_53077" align="alignleft" width="300" caption="Joxe Mari Korta zena"]

[/caption]
Gaur goizean, aurreneko aldiz publikoki hitz egin dute enpresaburu zumaiarraren anai Kandidok eta Jabierrek. Elkarrizketaren aldeko hitzak egin dituzte, "gure anaiak bere bizitzan egin zuenaren haritik". Euskadi Irratian hitz egin dute, eta irratikoek esandakoaren arabera, "lehenengo eta azkenengo elkarrizketa publikoa" izan da hori. Garaiak aldatu direlako "pozik" azaldu dira, baina uste dute ezker abertzaleak "pauso asko emateko" dituela oraindik. ETAk eta ezker abertzaleak "autokritika" egin behar dutela ere uste dute, baita damuak eta barkamenak "bene-benetakoak" izan behar dutela ere.
ETAk orain 12 urte hil zuen Joxe Mari Korta enpresaburua, bere autoan bonba bat leherraraziz. Anaiek hitz egin dute lehen une haietaz. Uste dute ETAri
iraultza zerga ordaindu ez ziolako hil zuela hark Adegiko presidentea. Anaia erail ondorengo hiru urteak oso gogorrak izan zirela azaldu dute, baina gero "aurrera begiratu beharra" zegoela ohartu zirela. Biktima izan arte, sufrimenduaren tamaina zein den jakiterik ez dagoela ere esan dute: "Norbere etxera iritsi arte, ez zara konturatzen zer den".
Euskadi Irratiaren webgunean irakur daitezke xehetasun gehiago.