[caption id="attachment_52979" align="alignleft" width="350" caption="Azpeitiko erdigunean, Gabonetako argiak (Ane Olaizola/Hitza)"]

[/caption]
Eskualdeko herrietan ohikoak izaten dira Udalek eta merkatari eta ostalariek Gabon garaian jartzen dituzten argiak. Aurtengoan, ordea, Zumaiako Udalak eta merkatariek beste alternatiba bat jarriko dute martxan; izan ere, Beheko Plazan Gabonetako karpa jartzea erabaki dute; modu horretan argiak jartzeko erabiltzen diren 16.000 euroei ahalik eta etekin onena atera nahi diete eragileek.
Iritzi bilketa
Beheko Plazako karpan orain arte Gabon garaian egiten ziren ekimenak egingo dituzte.
Azpiegituraren kostua udalak hartuko du bere gain, eta bertan egingo diren egitasmoak Zumaiako Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak ordainduko ditu. Bestetik, karparen inguruan herritarren iritziak eta proposamenak ere jasoko dituzte, hurrengo urteei begira zer egin daitekeen hausnartzeko.