Gazte asanbladaren urtemuga ospatuko dute bihar, ‘Zazpi urtez beti gazte! lelopean

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 23a

Zuga Zumaiako Gazte Asanbladak zazpi urte bete ditu aurten. Ildo horretatik, egun osorako egitarau bete-betea antolatu dute biharko, Zuga zazpi urtez beti gazte! lemapean. Pilota partidak, idi probak, herri kirol lehia, baba jana eta dultzemeneoa izango dira besteak beste.  Antolatzaileek antigoalekoz jantzita bertaratzeko eskatu diete parte-hartzaileei. Bestalde, bazkarirako txartelak Metro eta Inpernupe tabernetan n daudela salgai ohartarazi dute, zazpi euroan. Informazio osoa eskuratu nahi duenak http://galernasarean.info webgunea bisita dezake. Bestalde, urteurrenaren harira osatu duten tilbideoa ikusgai dago youtube atarian (bilatzailean ZUGA, 7 urtez beti gazte! idatzi behar da). Egitaraua -11:00. Suziri eta kanpaiak, urteurreneko festa hasiko dutela iragartzeko. -11:30. Pilota partidak. Zumaiarrak Aizarnazabalgo gazteen aurka lehiatuko dira. -11:30. Pilota partidak. Zumaiarrak Aizarnazabalgo gazteen aurka lehiatuko dira. -12:30. Idi probak. Peasoren idi parea Xalegiren idien aurka  lehiatuko dira. -13:00. Herri kirolak, zumaiar gazteen artean: trontza mozketa, txingak, lokotx bilketa eta sokatira, besteak beste. -14:30. Babajana. -Ondoren. Bertsolarien emanaldia. Bailarako gazteek hartuko dute parte. -18:00. Triki poteoa, gaztetxetik abiatuta. -22:30. Dultzemeneoa, Trikisound erromeria taldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide