Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Kostako Udal Elkarteak Auzokonposta auzolanean egitasmoa jarri du martxan eskualdeko bost udalerritan, eta asteartean Zumaiako Udalak ekimen berria zumaiarren aurrean aurkeztu zuen. Kanpainarekin, herriko hainbat berdegune publiko konposta egiteko erabiltzeko asmoa duela azaldu zuen udalak.
Puntanuetako zenbait auzotarrek auzoan auzokonposta gune bat egiteko eskatu zioten Zumaiako Udalari, eta hori dela eta, Zumaiako Puntanueta eta Oikia auzoetan jarriko dute martxan ekimena. Dena dela, Zumaiako Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, herritar orok izango du egitasmoan izena emateko aukera. Auzokonposta auzolanean ekimenean izena ematen duten herritarren arabera, beste hainbat auzotan ere auzokonpostagailua jartzea aztertuko du Zumaiako Udalak.
Bilera irekiak
Auzokonposta zer den eta zer-nolako onurak dituen azaltzeko bilera irekiak egingo dira udalaren ekimenez datorren astean Zumaian. Azaroaren 12an, astelehenean, 19:30ean izango da lehena eta hurrengo egunean, asteartean, 19:30ean Brankan izango da bigarrena.
Auzokonposta ekimenean izena eman nahi dutenek horretarako aukera dute 616-22 60 50 telefono zenbakira hots eginda edo auzokonposta@gmail.com helbidera idatzita.