Korta omenduko dute mendi bizikleten lehen irteeran

Urola Kostako Hitza 2012ko azaroaren 2a

Igandean mendiko bizikleten denboraldi berriari hasiera emango diote eta aurreko urtetan bezala, lehen irteeran, Jose Mari Kortari omenaldia egingo diote. «Kirol hau asko gustatzen zitzaion Jose Mari Kortari, eta ez zuen inoiz kale egiten mendiko bizikleten neguko denboraldiko irteeretara», azaldu dute antolatzaileek. Mendiko Bizikleten denboraldiko lehen irteera Zumaia inguruan egingo dute. 09:00etarako Zumaiako kiroldegian bildu beharko dute irteeran parte hartu nahi duten txirrindulari afizionatuek eta bertatik Artadi, Oikia, Ibañarrieta eta Arroa Goia zeharkatu, eta Arroa Behera iritsiko dira. Bertan, Jose Mari Kortari lore eskaintza egingo diote plazan dagoen monolitoan eta ondoren hamaiketakoa egingo dute Ederki zentroan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehen irteera hori eta ondoren egingo den hamaiketakoa neguko mendiko bizikleta denboraldia antolatzeko aprobetxatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide