Zumaiako Kirol Patronatuak kudeatuko du kiroldegia aurrerantzean

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 9a

Urriaren 1etik aurrera Zumaiako Kiroldegia Zumaiako Kirol Patronatuak kudeatzen duela jakinarazi du Udalak. Horren harira hainbat aldaketa egin dituzte kiroldegiaren eskaintza eguneratzeko eta hobetzeko. Alde batetik, hilaren hasieratik aurrera kiroldegia eguerditan ere irekita izango da, 07:00etan irekiko dute eta 22:00etan itxi. Horretaz gain, kiroldegiko ikastaro eskaintza ere zabaldu dute. Kiroldegiko kudeatzaile Antxon Alberdik azaldu duenez, 730 lagunek eman dute izena ikastaroetan. Gainera, iaz baino 172 bazkide gehiago dituela kiroldegiak nabarmendu du Alberdik. «2008an jaisten hasi zen bazkide kopurua eta aurten 2008ko emaitzetara bueltatu gara».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide