Tom Sharperen
Wilt eleberriaren antzerkirako egokitzapenarekin abiatuko da Zumaiako antzerki denboraldia. Ados Teatroak
Wilt, panpina puzgarriaren hilketa antzezlan eroa taularatuko du ostiralean, 22:00etan, Aita Mari aretoan. Zuzentasun eta konbentzionalismo oro barregarri uzten duen istorio bizia da, umore garbi eta zorrotzez kontatua. Ikuskizun dibertigarria, garratza eta entretenigarria, eta hausnarketarako bide ematen duena.
Wilt (Mikel Laskurain) literatura irakasle frustratua da. Afari batera gonbidatuko dute, eta bertan panpin puzgarri batekin harrapatuko dute ezustean. Gertakariaren ondorioz, emazteak etxetik alde egiten du, eta Wiltek hura hiltzeaz amesten hasten da. Hainbat zentzugabekeriak emaztearen desagerpenaren susmagarri bihurtuko dute, eta poliziaren (Isidoro Fernandez) galdeketak jasan beharko ditu. Antzezlaneko aktore taldea Aitziber Garmendiak, Miren Gojenolak eta Koldo Losadak osatuko dute.
Ados Teatroaren proposamenaren ondotik, beste bost antzezlan eskainiko dituzte urte amaiera bitartean. Alde batetik, helduentzako
Publikoari gorroto eta
Goenkale telesailaren antzerki moldaketa; eta bestetik,
Katillukadak,
Déjà Vu Zirkoa eta
Murren bidaia haur antzerkiak.
----------------------------
Zumaiako antzerki egutegia
Urriak 5, ostirala
22:00etan. Aita Mari aretoan, Ados Teatroaren
Wilt, panpina puzgarriaren hilketa.
Urriak 28, igandea
12:00etan. Aita Mari aretoan, Kontakatillu antzerki taldearen
Katillukadak.
Azaroak 16, ostirala
22:00etan. Aita Mari aretoan, Huts Teatroaren
Publikoari gorroto.
Azaroak 18, igandea
12:00etan. Aita Mari aretoan, La Bardufa taldearen
Déjà Vu Zirkoa.
Abenduak 14, ostirala
22:00etan. Aita Mari aretoan, Pausoka eta Glu Glu ekoizpen etxeen
Goenkale.
Abenduak 16, igandea
12:00etan. Aita Mari aretoan, Behibi’s antzerki taldearen Murren bidaia.