Baleikeren Bigarren Eskuko Kultur Produktuen Azoka urriaren 20an eta 21ean izango da aurtengoan. Oraingoan azokan lortutako dirua Distira Argazki Elkartearentzat izango da.
Aurreko urtetan bezala, azoka aurrera ateratzeko herritar ororen laguntza behar du Baleike Elkarteak. Herritarrek apaletan hautsa jaten erabiltzen ez dituzten liburu, disko,dvd, komiki eta beste hainbat kultur produktu badituzte Alondegian utzi ditzazkete bigarren eskuko azokan saltzeko. Antolatzaileek azaldu dute, egoera onean dagoen materiala onartuko dute beraz.