Zumaiako Marina Kirol Portuak Marinel Azoka antolatu du lehenengo aldiz, herrian giroa sortzeko helburuarekin. Hala, Euskal Herriko eta atzerriko 70 postu inguruk hartuko dute portu ingurua, eta itsasoaren eta piraten inguruko ekimenak izango dira ostiraletik igande gauera bitartean. Janari, arropa eta artisautza dendak jarriko dituzte, eta hamaika produktu ikusteko aukera izango da; antolatzaileek adierazi dutenez, zeramika, eskultura, bitxiginza, Egiptoko artisautza, Baltikoko anbarra edota liburuen miniaturak jarriko dituzte, besteak beste. Horrez gain, Erdi Aroko kutsua duten jolasak ere izango dira, baita ikastaroak ere; gauero, gainera, gaiari lotutako ikuskizun bana eskainiko dute.
Uztailak 13, ostirala
- 17:30. Azoka irekitzea. Inaugurazio ekitaldia.
-18:00. Kalejira eta inaugurazio pregoia.
-18:30. Musikariak eta malabareak.
-19:30. Ur gezatako komikoak. Itsasoko parodiak saioa.
-17:30- 22:00. Umeentzako atrakzioak eta tailer erakustaldia.
Uztailak 14, larunbata
- 11:00. Azoka irekitzea.
- 11:30. Irekiera kalejira: musikariak, piratak, hankaluzeak eta malabaristak izango dira.
- 12:30. Pertsonaia interaktiboak: Piraten kontu bat saioa, musikariak eta malabareak eta tailer erakustaldia izango da.
- 11:30-14:00. Umeentzako atrakzioak.
- 17:30. Azoka irekitzea.
- 18:00. Arratsaldeko kalejira: musikariak, kortsarioak, hankaluzeak, malabaristak.
- 19:30. Itsasoz haragoko ipuin eta legendak.
- Aldi berean. Musikariak eta malabareak eta tailer erakustaldia.
- 17:30-22:00. Umeentzako atrakzioak.
- 21:00. Gaueko ikuskizuna: Aita misiolariak.
Uztailak 15, igandea
- 11:00. Azoka irekitzea.
- 11:30. Irekiera kalejira: musikariak, piratak, hankaluzeak eta malabaristak.
- 12:30. Pertsonaia interaktiboak: Itsas ipuinak; rona eta edana saioa.
- Aldi berean. Musikariak eta malabareak eta tailer erakustaldia.
- 11:30-14:00. Umeentzako atrakzioak.
- 17:30. Azoka irekitzea.
- 18:00. Arratsaldeko kalejira: musikariak, kortsarioak, hankaluzeak, malabaristak.
- 19:30. Esklabuen kalejira. Esklabuen lehorreratzea saioa.
- Aldi berean. Musikariak, malabareak eta tailer erakustaldia.
- 17:30-21:30. Umeentzako atrakzioak.
- 21:00. Gaueko ikuskizuna: Pitagorasen koadernoa.