Zumaiako Udalak osoko bilkura egin zuen pasa zen ostiralean, eta
Birziklapena bai, Atez Atekorik ez
plataformak agerraldia egin zuen, eta Bildu eta Aralarri eskatu zioten "herritarren gehiengoaren eskaera kontutan" hartzeko. Taldeak jakinarazi du 3806 zumaiarrek sinatu dute atez ateko eredua ezartzearen aurka; horien arabera, kopuru hori pasa zen udal hauskundeetako hautesle erroldaren "erdia baino gehiago" da; halaber, hauteskunde horietan botoa eman zuten kopurutik alderatuz —4.806—, %79k sinatu dute. Plataformak adierazi du udalak erantzunik eman ezean, aurrerantzean ekintza gehiago egingo dituztela.