Zumaiako Alai auzoko festak, iruditan

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 18a

Zumaiako Alai auzoan festak ospatu dituzte lehenengo aldiz, eta antolatzaileak "pozik" dira jaiek izan duten harrerarekin; Jon Iraola antolatzailearen arabera, auzotarrek eta herritarrek "ongi" erantzun dute, eta pertsona "ugari" bertaratu da asteburuan. Beraz, hurrengo urtean ere antolatzen jarraitzeko asmoa dutela adierazi du Irolak: "Festen azken egunean guztiek esaten ziguten datorren urtean hau eta bestea egin behar dugula. Beraz, aurrerantzean antolatzen jarraitzeko prest gaude". Hamaika ekitaldi izan dituzte ostiraletik atzora bitartean, eta, horien arabera, igandeko ekitaldiek izan dute harrena onena; hala nola, Astindu dantza taldeak eskaini zituen dantza emanaldietan plaza beteta egon zela adierazi du Iraolak. Argazkiak: Aritz Mutiozabal eta Jon Iraola.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide