Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Auzoko festek indarra hartzen jarraitzen dute eskualdean, eta horren erakusgarri dira Zumaiako Alai auzoko festak; herritar talde batek estreineko aldiz antolatu ditu auzoan festak. «Alai auzo handia izanik, duela hiru hilabete inguru pentsatu genuen festak ospatu behar genituela auzoan». Esan eta egin. Azken hilabeteetan lortu duten laguntzek ahalbidetu dute egitarau «oparoa» aurrera eramatea, eta auzotarrentzat gozagarri izango diren ekintza ugari ospatuko dituzte bihartik igandera bitartean; «guztiek ahal duten neurrian lagundu digute, dirutan ez bada baliabidetan; lortu dugun aurrekontuarekin dezenteko egitaraua prestatu dugu», aitortu du Jon Iraolak, antolatzaileetako batek.
Lehenengo aldia izanik, lan asko egin behar izan dute antolatzaileek, baina «emaitza ona» izatea espero dute; horien arabera, auzotarrek «interes handia» erakutsi dute. «Auzoan bizi handia egon ohi da; plaza, esaterako, haurrez eta gurasoz beteta egoten da, eta taberna batzuk ere badaude. Gainera, asteburutan herritik jende asko etortzen da auzora». Hori hala, festek harrera ona izango dutelakoan da Iraola.
EKAINAK 15, BIHAR
- 18:00. Txupinazoa, jaiei hasiera emateko.
- 19:00. Rock kontzertua: Deriva eta Vostok 108.
- 23:00-00:00. Dj-a musika jartzen.
EKAINAK 16, LARUNBATA
- 10:00. Txistulariak.
- 12:30. Trikipoteoa.
- 11:00-14:00 /17:00-20:00. Zezen mekanikoa eta quadak, Zumartian eta Zumaiako merkatari eta ostalarien elkartearen eskutik.
- 19:00. Pintxo poteoa, txosnan.
- 20:00. Batukada auzoan.
- 22:30. Kontzertua, gauerdira bitartean.
EKAINAK 17, IGANDEA
- 11:00. Haurrentzako jolasak.
- 12:30. Trikipoteoa.
- 13:00. Astindu dantza taldearen eskutik, dantza emanaldiak.
- 12:00-13:30. Sukaldaritza lehiaketa: pasta era librean. Zumea elkartearen eskutik.
- 14:00. Sukaldaritza lehiaketaren sari banaketa.
- 14:30. Sukaldaritza lehiaketako jana banatuko dute; auzotarren artean dohainik banatuko dute.
- 17:00. Mus txapelketa, auzoko tabernen artean.
- 19:00. Mus txapelketaren sari banaketa.
- 20:00. Festen amaiera.