Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Xey enpresako langileek greba mugagabea hasiko dute hurrengo astelenenean, zuzendaritzak soldatak %30 jaisteko eta lan orduak igotzeko asmoa duela salatzeko. Langile batzordeak pasa zen astelehenean egin zuen asanblada, eta LAB sindikatuak jakinarazi duenez, %87k bozkatu zuten lanuzteen alde.
LABek adierazi du zuzendaritzak nahi duela langileak PRECO bitartekaritza enpresaren arbitrajera joatea; sindikatuak adierazi du ostiralean joango direla, «hala eskatu digutelako, edukazioz». Baina sindikatuak esan du langileak «entzutera soilik» joango direla; horien esanetan, bitartekaritzaren bidez langileak «negoziatzen» has dadin nahi du zuzendaritzak, baina LABek adierazi dutela halakorik egingo, eta grebarekin jarraituko dutela adierazi dute.
Langileak lansari osoaren %10 gutxiago jasotzen zuten orain arte, eta zuzendaritzak %20 gehiago jaisteko asmoa du; era berean, lanaldi osoa ezarriko diete —%10 ordu gutxiagoz jarduten dute egun—. Istripu eta gaixotasun bajetan ere erangingo diete neurri berriek. Zuzendaritzak hilak 15etik aurrera ezarri nahi ditu neurriak. Hasiera batean, langileek ordura arteko epea dute kontraporposamena aurkezteko.