Emakumeen osasun zikloa hasiko da astelehenean, Zumaian

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 25a

Zumaiako Udaleko berdintasun sailak emakumeen osasunaren inguruko hitzaldiak antolatu ditu hurrengo asterako; astelehenean, Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Eguna izango da, eta orduan izango da lehenengo hitzaldia; osasunak duen garrantzia, ohitura osasuntsuak eta heziketak osasunean izan duen eragina izango dute hizpide, 18:30ean, Alondegian. Halaber, munduan emakumeek bizi dituzten egoerak ea hilkortasun tasak aztertuko dituzte. Ekainaren 11n, berriz, publizitate kanpainek emakumeen irudia nola jorratzen duten landuko dute; zentzu horretan, komunikabideen erantzukizun soziala eta politikoa aztertuko dute; ekainaren 18an izango da azken hitzaldia; jabekuntza afektiboaz arituko dira orduan. Hitzaldi guztiak Murgibe erakundeko aditu batek eskainiko ditu, Alondegian, 18:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide