Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Birziklapena bai, atez atekoari ez plataformak sinadura bilketa hasiko du datozen egunetan; ostegunetako azokan, 10:00etatik 12:00etara bitartean jarriko dituzte mahaiak. Eroski saltoki inguruan, berriz, asteazkenetan, ostiraletan eta larunbatetan izango dira, 10:00etatik 12:00etara bitartean; halaber, ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara artean ere bilduko dituzte sinadurak. Bestetik, Erribera kalean larunbatetan eta igandeetan izango dira, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara artean.
Halaber, igandean, hilak 27an, Artadi auzoan izango dira, eguerdian.