Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Zirt-Zart egitasmoak bigarren alea kaleratu du, hondakinen kudeaketaren ingurukoa. Eskuorri eta ikus-entzunezko euskarrian landu dute gaia, eta lehenengo aldiz antolatu zuten afari-eztabaidara joan zirenen eskariei erantzunez kaleratu dute bigarren alea. "Independentzia eta sozialismoa" ardatz izanda, "formakuntzarako eta eztabaidarako tresna" izatea nahi du Zirt-Zart-ek. Hala, gai desberdinak landuko dituzte aldiro. Egitasmoaren inguruko ekarpenak jasotzeko helbide elektronikoa eta Tuenti eta Facebook sare sozialetan kontuak sortu dituzte; zirtedozart@gmail.com helbidearen bidez jarri daiteke harremanetan taldearekin.