Zumaian Inda Mendi Eguna ospatuko dute igandean

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 16a

Inda Mendi Eguna ospatuko dute igandean, eta ohi bezala, Inda Mendi tontorrera igoko dira mendizaleak. 09:00etan abiatuko dira Zumaiako Beheko Plazatik, eta mendian salda beroa, haragi egozia eta txorizoa izango dute doan. Ondoren, Maria Amonarriz  Agirre, Jurgi Esnal Zuluaga, Ane Etxabe Yeregi, Iñigo Mendizabal Eyang eta Ioritz Ponce Plazaren artean sari banaketa egingo dute. Halaber, Inda Mendira joaten diren guztien artean hainbat opari zozketatuko dituzte. Azkenik, mendizaleak Elkanora jaitsiko dira, eta handik autobusean itzuliko dira herrira. Irteerara joateko ez dago aldez aurretik izena eman beharrik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide