Zumaian atez ateko sistemaren aurkako herri plataforma aurkeztuko dute astelehenean

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 16a

Zumaiako herritar talde batek atez ateko sistemaren aurkako herri plataforma sortu du, eta hurrengo astelehenean, hilaren 21ean, aurkeztuko taldea, Birziklapena bai, Atez Atekorik ez lelopean. 19:00etan izango da saioa, Alondegiko Oxford aretoan, eta herritarren artean sinadurak biltzen hasiko dira. Taldeak salatu du Zumaiako Udala atez atekoa "inposatu" nahian dabilela, eta hondakinen kudeaketa horren aurka dauden herritarrei dei egin die ekimenean parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide