Hurrengo asteartean, hilaren 15ean, jarriko dute Lurraldebus txartela egiteko zerbitzua martxan Zumaian. Turismo Bulegoan tramitatu eta kargatuko dituzte txartelak, eta egiten dituzten eragiketa guztiak txartelarekin ordaindu beharko dituzte herritarrek. Orain arte ez zegoen Lurraldebus txartela egiteko aukerarik Zumaian.