Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Institutuak alkoholaren inguruko hitzaldia antolatu du, ikastetxeko gurasoei, arduradunei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailatik laugarren mailara bitartean dauden ikasleei zuzenduta. Alkoholiko Anomikoak eta Al-Anon taldeek eskaniko dute saioa datorren astelehenean, 17:30ean.
Horrez gain, apirilaren 19an eta 26an, ostegunetan, bi taldeetako kideek gurasoei eta ikasleei kezkak eta zalantzak argituko dizkiete Tutoretza Gelan, 17:05eatik 17:30eara bitartean.