Itzurungo langileek kaleratzeengatik protesta egingo dute bihar 12:30etan

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 16a

Itzurungo langileak 12:30ean elkartuko dira kultur etxean, Pulpo elkartearen ondoan, kaleratzeengatik protesta egiteko. Handik abiatu, eta herriko kaleetan zehar egingo dute manifestazioa. Zuzendaritzak Zelai hoteleko 20 langile finkoak, guztiak, kaleratzea erabaki du. Hil bukaeran utziko ditu lanik gabe. ELA sindikatuak adierazi duenez, enpresak "mendekuz" hartu du erabakia, "langileak pasa den hiletik greban daudelako".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide