Zumaiako AEK-k ‘Hiketalagun’ egitasmoa hasiko du, hitanoa lantzeko

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 1a

Zumaiako AEK-k Hiketalagun programa martxan jartzeko asmoa du, herrian hitanoa galtzeko ohitura galdu ez dadin; izan ere, antolatzaileek adierazi dute Zumaian hitanoa erabiltzeko ohitura dagoela, «lagun eta familia artean». Hori hala, euskararen modu hori erabiltzen ez dutenei «ikasteko eta praktikatzeko» aukera eman nahi die AEKk. Antolatzaileen esanetan, egitasmo berriak Mintzalagun programaren formatu antzekoa du; hau da, parte-hartzaileak astean behin elkartuko dira, «hika zuzen eta egoki jarduteko lagunekin». Horrekin, guztien arteko erabilera bultzatu nahi dute, «eginez ikasi, erdipurdi ibiltzeari beldurra galduz eta hiketalagun berriak eginez». Egitasmoa doakoa da, eta bertan aritzeko 943-86 02 48 edob 607-60 21 94 telefonoetara deitu edo urolakosta@aek.org helbidera idatz daiteke; informazio gehiago, berriz, www.urolakosta.blogspot.com helbidean aurkitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide