Beherapenekin, jendeak gora

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 25a

Zumaiako merkatariak outlet azoka zabaldu dute gaur goizean, eta herritarrek ez dute hutsik egin. Dozenaka pertsona elkartu dira Kantauri plazan, merkatarien eskaintza bereziak ikustera. Stock azokaz aparte, gainera, Goierriko talogileak eta haurrentzako puzgarriak ere jarri dituzte. Merkatariak etenik gabe daude azokan, eta arratsaldean 20:00era bitartean izango dira. Bihar ere izango da outlet azoka, 10:00etatik 19:00etara bitartean.        

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide