Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Zelai hoteleko langileek greba hasi zuten pasa zen ostiralean, zuzendaritzak aurreikusten dituzten kaleratzeak salatzeko; pasa zen abuztutik hamairu lagun kaleratu dituztela salatu dute langileek. Horietatik bi joan zen ostiralean kaleratu zituzten, langileek greba hasi ondoren. Zelai hoteleko 20 langilek lanuzteak otsaileko hiru asteburutan egitekoak ziren, baina Zigor Gazpio ELA sindikatuko delegatuak adierazi duenez, enpresako zuzendaritzak itxiera patronalarekin erantzun dio grebari; hori hala, enpresa itxita egon da pasa den asteburuan.
Horrez gain, astegunetan %100eko LET Lan Erregulazio Txostena aplikatzeko eskaera egin du patronalak, baina Donostiako Lan Delegaritzak ez du oraindik onartu Lan Erregulazio Txostena; hala, langileak gaur itzuli dira lanera.