Zumaiako Zelai hoteleko langileek greba hasi dute gaur; langileek salatu dute pasa zen abuztutik 11 langile kaleratu dituztela, eta horren kontra egingo dituzte lanuzteak. Otsaileko hiru asteburutan egingo dute greba hoteleko 20 langilek, ostiraletik igandera bitartean.
Hala ere, Zigor Gazpio ELA sindikatuko delegatuak adierazi duenez, enpresako zuzendaritzak itxiera patronalarekin erantzun dio grebari; hori hala, enpresa itxi egingo dute aurreikusita zeuden hiru asteburuetan. Izan ere, Zelaiko azpi kontratatuek ez dute greba egingo; beraz, Gazpioren arabera, zuzendaritzak arrazoitu du horrek "hotelaren funtzionamendua okertuko" duela. Honen aurrean, langileek salaketa jarri dute Eusko Jaurlaritzako Lan Delegaritzan eta Donostiako lan-ikuskaritzan eta epaitegian, "itxiera patronalak grebarako eskubideak urratzen dituelako".
Horrez gain, gainontzeko egunetan %100eko LET Lan Erregulazio Txostena aplikatzeko eskaera egin du patronalak. Beraz, Lan Erregulazio Txostena eta itxiera patronala onartuko balira, hotela hilabete guztian itxiko lukete.
Langileen adierazi dutenez, gaur goizean azpi kontratatuko langileak lanean zeuden, zuzendaritzak itxiera patronala egitea erabaki duen arren. Beraz, ELAko delegatuak adierazi du ikuskatzaile bat zela joatekoa hotelera, kasua aztertzera.
Iazko abuztutik abendura bitartean bederatzi langile kaleratu zituzten; pasa zen hilean, berriz, beste bost kaleratzen proposatu zituztela jakinarazi dute langileek, eta azkenean horietatik bi pertsona geratu ziren lanik gabe. "Guztiak sukaldariak eta zerbitzariak izan dira; egun lanean dauden sukaldariak eta zerbitzariak azpi kontratatuak dira"; beraz, langile kopurua jaitsi ez bada ere, "lan finkoa izatetik aldi baterako lana izatera ekartzen du horrek", eta langileek uste dute "zuzendaritzak langile guztiekin berdina egingo duela". Hori hala, "langile kopurua baino lan duina dago soberan", Gazpioren arabera.
Langileek adierazi dute, kaleratuak egotearen ordez Lan Erregulazio Txostena egitea proposatu ziotela zuzendaritzari: "Neguko hilabeteak Lan Erregulazio Txostenaren bitartez igarotzea proposatu genion, uda partean guztiontzat lana soberan egongo delako". Eskaera hori izanda ere kaleratzeak izan direla adierazi dute langileek; zentzu horretan, tratu batera iristeko "zuzendaritzaren borondate falta" salatu dute.