Zumaiako Inpernupeko Joareak elkarteak bigarren eskuko azoka antolatu du astebururako,
Eskuz esku, arropa frexku lemapean; gaur goizean ireki dituzte azokako ateak, Alondegian, eta dozenaka herritar bertaratu dira Oxford aretora, erabilitako arropak ikusi eta erostera; arratsaldean ez ezik, bihar ere irekita egongo da azoka, goiz eta arratsaldez.