Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren amaieran Mendebaldeko Saharan elkartasun karabana egingo dute, eta herrialde horretarabidaltzeko janaria bilduko dute Orion eta Zumaian datozen egunetan.
Orion, Zaragueta Herri Eskolak eta Orioko Herri Ikastolak lagunduko dute elkartasun karabanan; halaber, herritarrek ere Tindufeko (Argelia) errefuxiatu kanpamenduetara elikagaiak bidaltzeko aukera izango dute larunbatean; plazan, haima bat jarriko dute goizean; oraingoan, batez ere atuna, azukrea, arroza, lekaleak eta pasta bidaltzeko deia egin dute antolatzaileek; elikagaiez gain, konpresak ere jasoko dituzte. Horrez gain, kanpainan laguntzeko antolatzaileekin ere jarri daiteke harremanetan, 617-94 41 89 (Ahmed) telefonora deituz.
Antolatzaileek Zaraguetari, ikastolari eta herritarrei eskerrak eman dizkie, «errefuxatuek hain beharrezkoak eta presazkoak dituzten jateko eta bestelakoak» eman dituztelako; era berean, kanpainan parte hartu duten herriko merkatarien lana ere eskertu dute.
Orion ez ezik, Zumaiako Darahli elkarteak ere ari da egiten Sahara mendebaldera bidaltzeko janari bilketa; aste osoan zehar Zumaiako ikastetxeetan jaso dituzte elikagaiak, konpresak eta sendagaiak, eta gaur eta bihar ere egingo dute.
Herri mailan, berriz, larunbatean egingo dute ekimena; goizean eta arratsaldean egongo dira produktuak jasotzen, Eroski eta Dia saltokietan eta Kofradia plazan.