Zumaian atzeman zituzten 700 kilo kokainaren ustezko arduradunak atxilotu dituzte

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 18a

Pasa zen urrian Zumaiako kirol portuan atzeman zituzten ia 700 kilo kokaina banatzeko ardura zuten lau lagun atxilotu dituzte. Zerga Agentziak adierazi duenez, atxilotuetako hiru bilbotarrak dira, eta bestea Kolonbiakoa da. Kirol portuko ur hondoan aurkitutako bi telefono mugikorrei esker atxilotu dituzte. Zerga Agentziak adierazi duenez, telefonoetako txartelak aztertu dituzte, eta horien bidez ontzian zeuden bi lagunek bidaian zehar egin zituzten deiak zehaztu dituzte. Polizia Nazionalak Zerga Agentziakin elkarlanean egin ditu atxiloketak. Iturri horren arabera, Zumaiako kirol portuko belaontzian aurkitu zuten droga Euskal Herrian eta Kantabrian (Espainia) banatzekoak ziren. Pasa zen urrian, Poliziak belaontzian zeuden bi lagunak atxilotu zituen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide