Etzi hasiko dira sansebastianak Elorriaga auzoan

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 11

Zumaiako Elorriaga auzoan ostiral gauean hasiko dira ospatzen San Sebastian festak; Bi asteburutan ospatuko dituzte jaiak Elorriagan, eta txapelketek eta herri bazkariek tarte berezia izango dute hilak 22ra bitartean. Ostiralean, mus txapelketarekin hasiko dituzte sansebastianak; 22:30ean hasiko da saioa, baina izena ordu erdi lehenagotik eman ahal izango da; bikote bakoitzak 20 euro ordainduko dute, eta ondoren lau usteletara, lau erregeetara eta lau hamarrekotara jokatuko dituzte. Sariei dagokienez, berriz, txapelketa irabazten duen bikoteak 350 euro eta txapela jasoko ditu; bigarren bikoteak, berriz, 200 euro eta txapela irabaziko ditu; hirugarren eta laugarren postuan geratzen diren bikoteek, berriz, 100 eta 50 euro eskuratuko dituzte, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide