Txakurrekin elkarbizitza hobetzeko ikastaroa egingo dute Zumaian

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 11

Zumaiako Udalak txakurrekin bizitzen ikasteko ikastaroa antolatu du, pertsonen eta txakurren arteko elkarbizitza hobetzeko asmoz; horretarako, bien arteko komunikazioa eta harremanak landuko dituzte. Otsailaren 8tik apirilaren 2ra bitartean izango dira eskolak, baina izena emateko epea hilak 16an amaituko da; ikastaroan inskribitzeko Alondegia Kultur Etxeko 943-86 10 56 telefonora deitu edo kulturetxea@zumaiakoudala.net helbidera idatz daiteke. Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da. Josu Astigarraga izango da irakaslea; ikastaroaren helburuetako bat da «txakurrekin gozatzea eta txakurrak berak gozatzea»; hala nola, txakurren jatorria, portaerak eta komunikatzeko dituzten modu desberdinak ezagutuko dituzte. Txakurren pentsaera eta garapena ulertzeko pausoak ere emango dituzte, baita jabeek izan beharko dituzten betebeharrak ere. Horretarako saio teorikoak eta praktikoak egingo dituzte; eskola teorikoak asteazkenetan izango dira, 18:00etan. Praktikoak, berriz, larunbatetan izango dira, 10:00etan, Forondan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide