Yolanda Arrieta idazleak literatuta ikastaroa eskainiko du

Ane Olaizola 2012ko urtarrilaren 11

Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak literatura tailerra antolatu du beste urtez batez. Urtarrilaren 28an hasiko da, eta otsailaren 18ra bitartean iraungo du. Ikastaroan aritzeko hilaren 20ra bitartean eman daiteke izena; horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuko 943-86 50 25 telefonora dei edo euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidera idatz daiteke. Yolanda Arrieta idazlea izango da ikastaroko irakaslea. Honen arabera, talde lana sustatuko dute ikastaroan. «Izan ere, literatuta bakarkako lana izan arren, bakarrik nahiz taldean entrena gaitezke». Beraz, «beroketa jokoak» egingo dituzte, eta, ondoren, literaturaren oinarrizko kategoriak izango dituzte abiapuntu, ikasleek testu laburrak sor ditzaten. Horrez gain, idazleen testuak jorratuko dituzte eskoletan, literatur generoak ezagutzeko. Ikastaroak plaza mugatuak ditu, eta gehienez hamasei lagunek parte hartu ahal izango dute. Matrikula egiterako orduan, berriz, 30 euro ordaindu behar dira. Arrietak 12 orduko eskola eskainiko du. Larunbatetan izango dira saioak, 10:00etatik 13:00etara, Alondegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide