Zumaiako merkatariek dendak kalera aterako dituzte bihar

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 16a

Zumaiako merkatariak kalera irtengo dira bihar, hilak 17, eta euren produktuak jarriko dituzte salgai 10:00etatik aurrera. Merkatari batzuk denda eguerdian itxiko badute ere, batzuk 20:00eak arte jarraian izango dira euren saltoki aurrean. Gabonetako salerosketak bultzatzeko asmoz, kaleetako argiak eta dekorazio bereziak aprobetxatuko dituzte horretarako.  Merkatariek, %10, %20 eta %30eko deskontuak egingo dituzte bihar. Zumartian elkarteak, gainera, txekeak oparituko ditu, egunean bertan gastatzeko. Horrez gain, beheko plazan, Amaia plazan, Kantauri plazan eta Victoriano Arraten haurrentzako puzgarriak eta tailerrak izango dira. Honako merkatariek hartuko dute parte biharko ekimenean: Adur, Algorri lurrindegia, Ana etxeko zapiak, Arruti, Begoña Agirrezabalaga, Flysch, Hiruhitz, Idoia arropa denda, Ipotxak, Izaskun IZK, Kulunk, Kuttun, Maite Irureta, Marisa oinetakoak, Pinturas Rubio, Piratetxea, Sorginak, Spot, Trikuharri, Ufo eta Xirula.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide