Obretan egindako kalteak ordainaraziko ditu Udalak

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 6a

Azkenaldian Zumaiako alde zaharrean obrak ari dira egiten, baina Zumaiako Udalak jakinarazi du azken egunetan eremu horretan "hesiak mugitu" edota "autoak toki desegokian" jartzen ari direla eremu horretan. Beraz, Udalak obrak egiten ari diren leku horiek ongi zaintzeko eskatu die herritarrei. Udalak jakinarazi duenez, lan horiek 22.000 euroko kostua dute, eta obra esleitu zaion enpresak zazpi urteko bermea du. Baina, "herritar gutxi batzuen okerrek" bermea "zalantzan" jartzen dutela ohartarazi dute. Hori hala izanik, "etorkizunean kalteak" izanez gero, proportzioz dagokien galeren zati bat "herritar horiei" ordaintzea egokituko zaiela jakinarazi dute: "herritar guztiok ez dugu bi aldiz ordaindu behar herritar gutxi batzuen okerrengatik sor daitezkeen kalteak edo arazoak", adierazi du Udalak. Bestetik, alde zaharreko kaleak hilak 22ra bitartean itxita egongo direla esan du Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide