Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Udalak jostailuen erakusketa jarriko du Ludotekan larunbatean eta igandean; gabonak gero eta gertuago daude, eta erakusketaren bidez merkatuan dauden jostailuak erakutsi nahi dizkiete gurasoei. Ohiko jostailuez gain, komertzialak ez direnak ere azalduko dituzte.
Erakusketan, hainbat motatako laguntza jaso ahal izango dute gurasoek; besteak beste, lau eta hamabi urte bitarteko haurrentzat «egokiak» diren jostailuen ezaugarriak adieraziko dizkiete, katalogo batean bilduta daudenak, eta katalogo horiek etxera emateko aukera izango dute. Bestetik, aholkuak ere jasoko dituzte, 16:30eatik 19:30eara.
Erakusketaz gain, jostailuen erabileraren inguruko tailerra ere antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak. Bihar izango da tailerra, 11:30ean.
Bestetik, aste honetan zehar herritarrek ludotekan utzi dituzten jostailuak trukatuko dituzte asteburuan zehar.