ZUGAren VI. urteurrena ospatuko dute bihar

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 18a

ZUGA Zumaiako Gazte Asanbladaren VI. urteurrena ospatuko dute bihar. «Ospakizuna eta aldarria bateratuz», goizetik hasi eta gauera bitartean hainbat jardunaldi izango dira. 08:30etan taxi geltokitik abiatuta, Inda Mendira txangoa egingo dute. Eguerdian, paella txapelketa izango da. Osagaiak zein materiala bertan banatuko dute.

Gero, prestatutakoarekin bazkaria egingo dute. 18:30ean zirkoa izango da, eta mozorroak, diaboloak, malabareak eta sudur gorriak eramateko eskatu dute antolatzaileek. Bertsio gaua izango da, 22:30etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide